
Gutuna
Legazpi 400 urtez aske. Nondik aske?
Zorionak legazpiarrei 400 urtez aske direlako, zoritxarrez segurarrok 752 urte daramatzagu Gaztelaren menpe. Beraz, nondik aske?
2008ko irailaren 7an HITZAn irakurri genuena irakurri ondoren zenbait zehaztapen egin nahi ditugu gure haserrea adierazteko:
1. Edozein herrik dauka bere ospakizunak antolatzeko eskubidea baina beste herri batekin sartu gabe.
2. Segurarrok garai hartan Seguran bizi izan ziren jauntxoen erabaki anker eta basatien erantzunkizunik ez dugu. Beraz, zehaztu zein ziren benetako erantzuleak.
3. Mendeurrena Goierrirekin harremanak sendotzea bada, ez dugu uste biderik egokiena hau denik.
4. Batzordearen helburua Legazpiren iragana ezagutzea bada, eta zilegitasun osoa duzue, baina ez gaurko Segurako herritarren kontura, nahiz eta aipatzen duzuen segurarren kontra ez duzuela ezer, kontraesan garbia da.
5. Azkenik, uste dugu norbaitek izugarrizko gola sartu diola Legazpiko Udalari eta nahiko tristea iruditzen zaigu dagoen alkatetza egonda.
Benetako askatasuna nahi badugu, gure herriak bere hitza eta erabakia izateko garbi izan behar dugu zein den menpekoa eta zein den menderatzailea, eta gaur egun Legazpi eta Segura menpekoak gara. Lan egin dezagun elkarrekin menpekotasun hori hausten.
Rafa Berasategi ('segurar minduen' izenean). Segura.
Erakusketa
XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.