Edukira joan

Goierriko Hitza

Segura
2008ko abuztuak 28, Osteguna

;2008-07-04;GIZARTEA. Segurako Erdi Aroko afarirako txartelak salgai

Segurako Erdi Aroko afarirako txartelak salgai

erredakzioa

Uztailaren 12an arratsaldez eta 13an goizez egingo dute aurten Segura gure erroetara murgilduz Erdi Aroko jaia. Ohikoa den bezala larunbat gauean afaria egingo dute Erdi Aroan girotuta, garai hartako menuarekin eta ontziekin. Afarirako txartelak salgai jarri dituzte Segurako tabernetan. Helduek 15 euro ordaindu behar dute eta 13 urte artekoek 10 euro.

Bestalde, jaia prestatzeko herritarrak egunero elkartzen dira 16:00etan. Bihar, larunbata, 09:00etan garia bilduko dute.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.