
goierri
2008-04-16
Bidegorriak
Gero eta herri gehiagotan ari dira Bidegorriak egiten. Goierrin ere gero eta sare zabalagoa dago. Erabiltzen al dituzu Bidegorriak? Zure ustez erabilpen egokia ematen al zaie?
IGOR | 2008-06-17
Beasainen bizi naiz donostiarra naiz. Duela 15 urte Donostian jende gutxik erabiltzen zuen txirrindua hemendiak hara joateko, gaur egun ordea ikusi besterik ez dago zenbatek erabiltzen duten. Bidegorriak onurak besterik ez dute ekartzen era egokian eginez gero. Oraindik asko dago egiteko Goierrin, dauden zatiek ez dute konexiorik euren artean, umeentzako bideak dirudite gehiago. Ondo eginez gero jende gehigo erabiliko genuke kotxea alboan utzita.
Aitor | 2008-04-21
Bidegorriak egiteko errepideak estutu dituzte. Bizikletan joateko oso gaizki geratu dira. Bidegorrian bertan, paseoan ibil daiteke bizikletan, baina jendea oinez eta korrika ere ibiltzen da eta askotan aldenik alde hartzen dute zabalera osoa. Muturrekorik hartu nahi ez bada, hobe kaminotik joan. Gainera, oso zikin egoten da zorua, irristakorra da euria ari duenean eta jendeak gaizki begiratzen du ondotik pasatuz gero. Lehengo bideak izorratu dituzte eta bizikletazaleoi ez digute soluziorik eman. Hainbeste merezi al du Europatik omen datorren dirulaguntza horrek? Bizikleta kirol bezala ulertzen duen jende asko ibiltzen da Goierrin. Haundiren bat gertatu eta uxatzea lortuko dugu.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi goierri@goierrikohitza.info helbidera.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.