
2008-06-23 | 00:23:06
Dantza
Eneko Gilek eta Nerea Vesgak irabazi dute Euskal Herriko Dantza Txapelketa
Errenteriako bikotea nagusitu da Segurako txapelketaren XXXII. Urtean
Azkenean hamar bikotek parte hartu zuten atzo XXXII. Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Segurako pilotalekua bete egin zen beste behin ere, dantzarien saioa ikusteko. Txapela, epaimahaiak aho batez hala erabakita, Errenteriako Eneko Gilek eta Nerea Vesgak jantzi zuten. Haiekin batera, beste bi bikote sailkatu ziren finalerako: Bergarako Mikel Igartua eta Ibane Baseta, eta Sestaoko Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas.
Vesga eta Gil irabazleak, Nestor Basterretxearen eskutik eskultura jasotzen. Argazkia: Segurako Udala.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.