
2008-05-12 | 17:12:49
Kirola
Gorka Olaizolak irabazi du Gurutz Deunaren XXXIV. Txirrindulari proba
2 ordu, 19 minutu eta 8 segundu behar izan zituen ibilbidea bukatzeko; bigarrenari, Mujikari 56 segundu atera zizkion
Junior mailako XXXIV. Gurutz Deunaren txirrindulari proban Gorka Olaizola izan zen lehendabizikoa helmugan sartzen. Viveros San Anton taldeko txirrindulariak 2 ordu, 19 minutu eta 8 segundu behar izan zituen ibilbidea bukatzeko eta ia minutuko aldea atera zion bigarrenari, Aritz Mujikari.
Mendiko saria Olaizolak berak eskuratu zuen eta Ordiziako Amonane Pubak emandako saria etxeratu zuen. Helmugan sartzen lehen herritarra berriz Aritz Agirre izan zen. Ordiziako Aralar grafikak emandako saria eman zitzaion berari. Agirrek 2 ordu, 21 minutu eta 29 segundu behar izan zituen lana bukatzeko. Sailkapen orokorrean 15.postuan sailkatu zen Caja Ruraleko gaztea, irabazlearengandik 2minutu eta 21 segundura.
Taldetan onena Andoaingo Txirrindularia Elkartea izan zen, bigarrena Lan Mobel eta hirugarrena Bruesa-Policlin. Talde onenak Segurako Santa Barbara karrozeriak eman zion saria.
Lasterketan izena emanda zeuden 50 lagunetik 36k lortu zuten lasterketa bukatzea.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.