
2008-05-08 | 15:05:36
Kirola
Segurak Gurutz Deunaren txirrindulari proba hartuko du igandean
Junior mailako txirrindulariek, 16:00etan hasita 86,50 kilometro egin beharko dituzte helmugan sartu aurretik
Segurak, Javier Ormazabalen oroimenez egiten den Gurutz Deunaren proba hartuko du igandean. Aurten egiten duten 34. aldia da eta junior mailako txirrindulariek aritu beharko dute norgehiagoka. Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatuko du proba, Segurako Udala, Segura Irratia, Gurutze Gorria eta hainbat enpresa eta tabernaren laguntzarekin. Probari arratsaldeko lauretan emango diote hasiera Segurako herrigunetik bertatik. Helmugan sartu aurretik 86,50 kilometro egin beharko dituzte txirrindulari gazteek.
Lehen txirrindulari sailkatuak eta lehen herritarrak garaikurrak jasoko dituzte. Taldeka saria eta Mendiko sariak ere banatuko dituzte antolatzaileek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.