Edukira joan

Goierriko Hitza

Segura
2008ko uztailak 9, Asteazkena

2008-04-22 | 18:44:15

Udala

Segurako Udalak 2.800.000 euroko aurrekontua onartu du aurtengorako

Udaletxeko eraikinean obrak egiteko 200 mila euro bideratuko dituzte eta Hirigintza Plana egiteko 90 mila euro

Segurako Udalak 2.800.000 euroko aurrekontua izango du aurtengo urtean udal gastuei eta inbertsioei aurre egiteko. Horrela erabaki zuten Segura Lantzeneko 6 zinegotziek osoko bilkuran. EAE-ANVko 3 hautetsiek ez zuten onartu aurrekontua. Aurrekontuaren barruan inbertsiorik garrantzitsuena udaletxeko eraikinean egingo dute. Maixabel Telleria Segurako alkateak jakitera eman duenez «udaletxeko eraikinari teilatua eta teilatu hegala konpontzeko asmoa dugu. Teilatua jada zaharkituta dago eta teilatu hegaleko egurra berriz ustelduta». Eraikuntzako solairuetan irisgarritasuna bermatzeko igogailua jarriko diote. Udaletxearen atarian eraikiko dute, eskaileretako hutsunea aprobetxatuz. Diruaren aldetik inbertsiorik handiena ez izan arren garrantzi berezia dute Hirigintza Plana egiteko bideratuko dituzten 90.000 euroek. Alkateak jakinarazi duenez «plana egiteak etorkizunean nolako Segura nahi dugun zehazten lagunduko digu». Hilerrian konponketak egiteko 30.000 euro bideratuko dituzte. Lehengo nitxoen ondoan 12 nitxo berri eraikitzeko asmoa dute. Kolunbarioak eta hezurtokiak ere egingo dituzte, errauts eta hezurrentzat. Atseden elkartea zaharberritzeko 12. 000 euro jasotzen dira aurrekontuan.

Segurako EAE-ANVko hautetsiek ez zuten onartu Segura Lantzenekoek adostutako aurrekontua. Euren iritziz aurrekontu «erabat desorekatua» da. Kasurik gehienetan aurreko urteetakoak hartu eta «moztu eta pegatu» egin dituztela salatzen du EAE-ANVk. Eurei azterketa txukun bat egiteko denbora oso gutxi utzi zietela uste dute.
Bestalde herritarren partaidetzarik gabe eginak direla eta beraz «inposatu nahi baldin badute euren ardura dela» adierazi zuten.
Kultur ekintzetako diru banaketa irizpidea «guztiz partziala eta onartezina» dela gaineratu zuten. «Ekintza antolatzen duen taldearen izaeraren arabera banatzen dituzte, besteok herritarrak izango ez bagina bezala. Iparra-Hegoako antolakuntzak esaterako bere kabuz lortu behar du diruaren %92a».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.