
2008-02-07 | 17:52:11
Segurako Aingeru Goardakoa aterpetxean sutea sortu da, eta kalte handiak eragin ditu
Bigarren solairua eta teilatua erabat kiskali dira; nahita eragindakoa izan liteke
Gaur arratsaldeko 17:00ak aurretxoan sutea piztu da Segurako Aingeru Goardakoa aterpetxean. Eraikinaren azken solairua (beheko oina eta beste bi solairu ditu) eta teilatua izan dira kaltetuenak, eta teilatua behera etorri da. Ordiziako suhiltzaile parkeko hiru unitate, lau kamioirekin, bertan ari dira sugarrak kontrolatzeko ahaleginetan.
Adin txikiko etorkinen harrera etxe gisa funtzionatu du azken hilabeteotan Segurako Aingeru Goardakoa aterpetxeak. 34 gazterentzat tokia du, baina 18 gaztetxo zeuden Foru Aldundiaren babes egoeran, eta bihar (ostirala) ziren egoitza hori uztekoak. Hain zuzen, Tolosako egoitzan berritze lanak egin bitartean, behin-behinean bizi ziren Segurako aterpetxean gazteak.
Sutea sortu denean aterpetxea bera eta alboan dagoen Laiotz herri eskola ere hustu egin dute. Herrizaingo Sailaren arabera 34 adin txikiko, hiru hezitzaile, arduradun bat eta bi zaintzaile daude Segurako aterpetxean. Zauriturik ez dagoela baieztatu dute.
Sutea zerk sortu duen ez dute argitu oraindik. Sugarrak itzaltzen bukatutakoan hasiko da Ertzaintza frogak hartzen eta sorburua ikertzen. Suhiltzaileek 18:30 inguruan lortu dute sutea kontrolatzea.
Foru Aldundiko ordezkariek tokian bertan adierazi dutenez, sutea nahita eragindakoa izan liteke. "Lau lagun daude erretenituta, eta auzitegira eramango dituzte. Han erabakiko da zer ardura duten eta zer neurri hartuko diren", azaldu du Jose Ignacio Intxausti foru zuzendariak Seguran.
Gainontzeko 14 adin txikikoei gaurko gaua igarotzeko beste toki batean emango diete lo-lekua, "diskrezioagatik non egongo diren esan ezin badugu ere", dio Intxaustik.
Aterpetxe berak 2007ko azaroaren 26an ere beste sute bat jasan zuen. Iturri ofizialek orduan adierazi zutenez, gazteek eurek eman zioten su telebista gelari, "Ertzaintzaren patruila bat inguruan ikusi eta eurak atxilotzera" zihoazen beldurrez.
Bestetik, Foru Aldundiak aterpetxea egokitzeko proiektu bat onartua zuen. Abenduan 662.000 euroko kostua izango zuen obra burutzea onetsi zuen, eraikina mugikortasun araudira egokitu, eta egoitzako logela, dutxa eta komunak berritzeko.
ibon | 2008-05-10
...ze, azkenean, etxea kiskali egin zutela ere ahaztu egingo zaigu eta. (Erre zuten bakanek, noski).
ibon | 2008-05-10
Arrazakeria: Ezberdinketa arbitrarioa egitea. Ez egin zuek ere ezberdinketarik. Egurra gaizkileari, edonongoa dela ere. Salbuespen bakarra: Goseak akabatzen dagoenak egiten duen lapurreta xumea, eta abar. Eta banketxe batetan lapurtzen badu, denda txikian lapurtzen badu baino hobeto. Baina honek ez du zerikusirik etorri zaigun basapizti nazkagarri hainbatekin. Lan egitea izan, eta droga saldu. Hori ez. Eta ezta, arrazista deitua izateko beldurragatik, burua galdu eta edozer gauza onartzeari. Faborez, izan zentzudun.
Entzun ditugunak | 2008-05-09
Bai, Seguran entzun ditugunak ederrak izan dira. Jendeak kalean eta tabernan ikaragarriak esaten ditu eta hori ez dago ukatzerik: etorkinik ez du ikusi nahi. Ezer egiten hasterako, seguratar batzuk aurreiritziz josita marmarren ari ziren eta gero gertatu. A ze analisia. Bertako delikuenteekin kalean hitz egiten dugu eta agurtu, baino kanpokoak kanpokoak dira. Horixe da arrazakeria, Seguran bezela Madrilen.
IBON | 2008-05-07
1. Ez gara etorkinez ari, kriminalez baizik 2. Etorkinei ongi etorria eta elkartasuna adieraztearen aitzakiapean basakeriak onartzen dituena itsu dago, ez da ausarta. 3. Gaia zuk atera duzunez, iradokizun bat: Ezkerraldera eta beste tokietara milaka etorri ziren (ginen), eta horrek gehi botere politikoa ez izateak kalte handia egin zion euskerari. Hori ukaezina da. Abertzaletasunak (edo ezker abertzaletasunak, zehatzago) eskeini zuen marko teoriko ez baztertzaileak, eta etorkin askoren seme alabek erakutsitako konpromisoak biziraun dute euskera, beste faktore batzuekin batera. Ez dakit zergaitik nahasten duzue etorkinen fenomenoak lau desgraziatu piromano lapurrekin, Zuek nahasten duzue, eta argudioak eman benetako arrazistei. Ireki begiak, izan naturalago, aurreritziak zuek utzi behar dituzue bazterrera. Hori bai, zaindu behar dugu nori ematen dizkiogun argudioak, manipulatzea erraza baita (arrazistez ari naiz).
KOSK | 2008-05-05
Etorkinei bildu dienak, bere buruari ere beldur die. Ezkerraldera lehendabizikoz etorri zirenean ere, euskaldunak beldurtu egin ziren, bateko erlijio desagertuko zela, bestetik euskera galduko zela, bestetik ohiturak berriak. Ireki ateak eta leihoak munduari, Seguran ere haize berria behar dugu. Ezin gara geure buruari begira egon. Ez gara kasta berezikoak, mundukoak gera.
Ibon | 2008-05-04
Erraz darabilzu faxista hitza...begira, halamoduz ibiltzen direnek bizirauteko ogia lapurtzea, eta etxeari su ematea, lana egin dezaketenek droga trafikoa nahiago izatea...eta abarrak nahastea ERGELA izatea da. Burges pseudo ezkertiar unibersitario patetikoa, litekeenez. Etorri langile auzora eta eman txalo ama portalak garbitzen lehertzen diharduen bitartean lapurretan eta bertakoak izutzen dabilen LATIN KING-ari, noski, sistemak baztertutako gizagaixoa...
HARRIGARRIE | 2008-05-03
Harrituta geratu naiz gure herriko zenbait zenbaiten hitz nazkagarri eta arrazistak irakurtzean; ez nuen uste gure herrian horrelako jendilajerik zegoenik. Euskaldunak? Bai, baina faxistak. Ahaztu egin al zaizue zuen aurrekoen aurrekoek ere joan zirela eta halamoduz ibilitakoak direla. Edo zer pentsatzen duzue, kanpoherrian ahal dana egiten da eta lapurtu behar bada lapurtu. Zuek ez duzue horrelako arazorik izan eta lasai bizi zerate euskaldun burges txikiok eta gainera batzuk ezker abertzaleari botoa eman. A ze ejemploa. Euskal Herria askea behar badugu, baina lehenik zeon buruak askatu behar dituzue arrazakeriaren eta faxismoaren kateetatik. Aupa Segura!
edurne | 2008-03-06
20 urte badaramazkit Zentroameriketan bizi zaten eta inguruko egoera ezagutzen dut piska bat; hemendik ere migrazio izugarria joan da Euskal Herrira. Hau esan da, nere iritzia zera da: kanpotarrei bertako herritarrari bezelako aukera heman behar zaio; berriz, bihen jokabidea herrikoia izan behar da, gizartaratu egin behar dira kanpotarrek. Orain, ez badugu mugarik jartzen, gerokoak okerragoak izango dira, kate horrek ez dauka bukaerarik.
ibon | 2008-02-25
kanpotarrak kanpora ez, baina bai basakeria justifikaezinak egiten dituzten kanpotarrak. Bestela, guztiok hartuko ditugu erruduntzat, aurreko mezuak TAMALEZ adierazten duen bezala.
2008-02-24
kanpotarrak kanpora. emen ere badaude behartsuak eta ez du inork ez du ezer egiten. lehenengo emengoak eta gero angoak. delitubat egin dakoan kanpora. edo bestela denak jo ta akau in beharko dizkiau. ta oi ez diau nai ala
ibon | 2008-02-11
Lau astokilo haiekin batera zeuden gainerako 25ek ordain ez dezaten, EZINBESTEKOA da errudunek ordaintzea. Bortxatzaileek ere seguru badutela "traumaren " bat egiten dutena egiteko. Barka diezaiegun. Pedofiloek ere, umetan seguru jaso zutela egurra...en fin. Lezoko babes etxean dauden nerabeek jarrera paregabea dute. Haiekin ez da arazorik. Baina badira onak, gaiztoak eta nazkanteak, hemen, Marokon eta Madrilen ere. Ez dezatela bere jarrera zuritu mundu mailako injustizian, Haritz. Barre egingo dizute aurpegira. Erreakzionatzen ez badugu, 29 gazteek denek berdin berdin ordainduko dute
Aritz | 2008-02-10
bizitza berri beten bila dabiltzenei aukera eta ulermena bide ez bada gertatzen dira horrelako gauzak. Momentu batez sikiera pentsatu nondik datozen han nola bizi diren eta hemen non sartzen ditugun. Ez jo aukerarik errezenera erru guztia ez bai da beraina inondik iñora... Gure hartekoetan gazte hauek baina astakeria handiagoak egiten dituenik ere bada eta horrelako kasuak izaten dira besteen erruak gazte hauei leporatzeko.... momentu batez errua geure itxitasunarena ere izan daitekela pentsa dezagun....
Sturmbrigade Dirlewanger. | 2008-02-08
Jendilaje honek Segurako neska bat bortxatu arte Goierriko gizartea ez da esnatuko, ta orduan alperrikakoak izango dira aieneak. Gure zergekin ordaindutako jana ematen diegu, bizitokia, eguneko 10€ beraien gastuetarako eta horrelako ordaina jasotzen dugu.
Ibon | 2008-02-08
Jentilaje guzti honen jarrera guztiak mundu mailako esplotazioaren baitan justifikatzen jarraitzen badugu, eskuinak jendea bere ingurura biltzea lortuko du. Ez ditzagun gauzak nahas, aukerak eman eta lapurtzera, neskak objetu sexual hutsa bailiran tratatzera eta horrelako basakeriak egitera datozenei egurra!! Espultsioak orain!! Eta laguntza, merezi duenari. Faxismoa zabal ez dadin, antola gaitezen eta babes ditzagun gure komunitateak. Aupa Segurako herria
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Segurako Aingeru Goardakoa aterpetxea, gaur arratsaldean, sutan. Arg: Estitxu Imaz.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.