
2008-01-21 | 14:14:48
Azpiegiturak
Seguratik Zegamarako errepidea berritzen aurki hasiko dira
Obra egiteko enpresak izendatu ditu Foru Aldundiak
Seguratik Zegamara bitarteko Gi-2637 errepidea berritzeko obrak hastea soilik falta da. Lanak egingo dituzten enpresak izendatu ondoren, lehen zatiaren lizitazio prozesua bukatu da. Construcciones Donosti eta Urbanizaciones Iruņea enpresek burutuko dute 1,8 kilometroko bide zatiaren lehenengo eraberritzea. Bigarren zatia berritzeko proiektua ere izendatu du Foru Aldundiak, 135.000 euroko aurrekontuarekin. Gain enpresak 8 hilabetean aurkeztu beharko du fase horren proiektua.
Gaur egun Idiazabaldik Segurara bitartean berrituta dagoen Gi-2637 errepide berrituaren jarraipena izango da hurrengo lana, Zegamara iritsi bitartean. Hiru zatitan berrituko dute Segura-Zegama tartea. Aurki hasiko da lehenengo fasea, Zeraingo bidegurutzetik aurrera, 1,8 kilometroko luzeran.
Hiru errotonda eraikiko dituzte tarte horretan: Zeraingo bidegurutzekoa handituz, Agerren eta Luizigainen.
Errepidea zabaldu (3 metrokoa egingo dute, eta metro bateko bazterbidea), bidegurutze arriskutsuak eraberritu, baserrietarako sarbideak egokitu errepidearen ertzean txirrinduentzako bidegorria irekiko dute Seguratik Zegamara.
Lehenengo fasea egiten aurten dira hastekoak Construcciones Donosti eta Urbanizaciones Iruņea enpresak. 4 milioi euroko aurrekontua eta 12 hilabeteko epea izango dute 1,8 kilometroak berritzeko.
txikizioa | 2008-03-16
aht karrikak,,,,,,,nahikoa da
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.