
2007-11-28 | 12:19:37
Sutea izan da Diputazioaren Segurako adin txikikoen aterpean
Antza denez harrera egoeran dauden gazteek eurek eman zioten su areto bati
Gipuzkoako Foru Aldundiaren harrera-aterpean zenbait kalte izan ziren astelehen arratsaldean, sute batek eraginda. Diputazioaren zaintzapean dauden adin txikiko etorkinek eurek sorrarazi zuten sutea antza denez, telebista ikusteko gela batean, Aingeru Goardakoaren Aterpeak duen etxeorde batean. Kalte pertsonalik ez zen izan, eta sua Ordiziako parkeko suhiltzaileek itzali zuten.
Astelehen arratsaldeko zazpiak inguruan izan zen gertakaria, Segurako Aingeru Goardakoa aterpean. Lehen ikerketen arabera, Ertzaintzaren patruila bat inguruan ikusi ondoren berehala piztu zen sutea, aterpearen eranskin batean, gazteek telebista ikusteko prestatuta dagoen gela batean. Sutea eragin zuen gazteak edo gazteek norbait atxilotzera zihoazen ustez sor zezaketen. Tentsio handiko uneak bizi izan ziren jarraian, lekukoek adierazi dutenez. Aurrena zentroko langileak eta guardak saiatu ziren sua itzaltzen, baina azkenean Ordiziako suhiltzaileek parte hartu behar izan zuten, eta 45 minutuan kontrolatu zuten egoera.
Momentu honetan Segurako aterpean 22 gazte daude, harrera egoeran, denak adin txikiko etorkinak. Aldi baterako daude Seguran, Tolosako harrera-zentroa berritu bitartean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Segurako Aingeru Goardakoa aterpea, kanpoaldetik.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.