Edukira joan

Goierriko Hitza

Segura
2008ko urriak 11, Larunbata

2007-11-20 | 19:31:07

Kultura

IV. Ipuin, bertso eta marrazki sariketa egingo da Elorri elkarteak antolatuta

Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 14a izango da eta sariak hilaren 22an banatuko dituzte herrian

Segurako Elorri kultur elkarteak aurten laugarren aldiz ipuin, poema eta bertso sariketa jarri du abian, Herri bakoitzak, bere mitologia! Euskal Herriak berea! Olentzero! lelopean. Antolatzaileek jakitera eman dutenez euskara eta eukal kultura suspertu eta indartu nahian egiten dute lehiaketa hori. Aurten ere ekimena ahalik eta gehien zabaltzeko asmoarekin jarraituz Segura, Zerain eta Mutiloako haur eta gaztetxoengana iristeaz gainera, Iparra-Hegoa aste kulturalean partaide izan dituzten ikastola eta herri eskoletara hedatu nahi dute ekintza, baita bertso eskoletara eta bertsoa lantzen duten Goierriko beste eskoletara ere. «Horrela, Euskal Herriko herrialde eta eskualde desberdinetako haurren esamolde eta euskalki desberdinez elkar ezagutu eta aberasteko egokiera izango dugu».

Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 14a izango da. Segurako herri eskolan ikasten duten haurrek Elorripen utzi behar dituzte lanak, horretarako jarriko den kutxatxoan sartuta. Beste ikastola, bertso eskola eta herri eskolatakoek bakoitzak bere ikastetxean utzi beharko dituzte hilaren 14rako.
Sari banaketa berriz abenduaren 22an larunbatean egingo dute, eguerdiko hamabietan Segurako kultur etxean.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.