Edukira joan

Goierriko Hitza

Segura
2008ko abuztuak 28, Osteguna

2007-11-13 | 19:39:05

Gizartea

Hogeita bat adin txikiko atzerritar daude orain Segurako aterpetxean

Urriaren bukaeratik daude bertan eta Tolosako harrera zentroa konpondu bitartean egongo dira

Hogeita batera iritsi da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Segurako aterpetxean dauden adin txikiko atzerritarren kopurua. Maixabel Telleriak Segurako alkateak jakitera eman digunez duela aste bat 19 zeuden. Dena den bagenekienkopuru hori aldatuz joango zelať. Guztiak gizonezkoak dira eta marrokiarrak. Urriaren bukaera aldera joan ziren Segurako aterpetxera Tolosako Adin Txikiko Atzerritarrentzako Harrera Zentroan lanak egiten ari baitira. Aldunditik jakinarazi dutenez hango obrak bukatzen dituztenean adin txikiko atzerritarrak Tolosara bueltatuko dira.

Segurako aterpetxean adin txikiko atzerritarrak zeudela eta kezka sortu zen hainbat herritarren artean. Bertako alkatearen hitzetan «gainera, izen txarra hartuta zetozen, Tolosan liskar bat baino gehiago izan baitute. Ni konturatzen naizena da oso solidarioak garela baina ahal bada arazoak etxetik kanpora nahi izaten ditugula. Adin txikiko horiek hona badatoz ordea, ezin ditugu zubipean utzi».
Herritarren kezka ikusita eurei informazioa emateko hitzaldia antolatu zuen Segurako Udalak azaroaren 6an, Zurbano etxean. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek parte hartu zuten bertan. Jende askok erantzun zion deialdiari, aretoa beteta baitzegoen. Hainbat galdera ere egin zituen jendeak eta Aldundiko kideek argitu zizkieten herritarrei kezkak. «Batek baino gehiagok esan digu herriari informazioa ematea ondo etorri dela. Ni ere iritzi berekoa naiz», gaineratu du alkateak.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.