Edukira joan

Goierriko Hitza

Segura
2008ko urriak 11, Larunbata

2007-10-05 | 16:51:00

Segurako Udalaren adierazpena

Prentsa ohar hau kaleratu du Segurako Udalak. Hona osorik:

1.- Segurako Udalak bere kezka eta desadostasuna adierazi nahi du azken ordu hauetan Polizia Nazionalak herrian izan duen jokaerarekiko.

Segurako herriak ez du merezi dagoeneko gaindituak behar genituzkeen garaietara itzultzerik.

2.- Segurako Udalak atxilotutakoen eta bereziki 3 segurarren eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatzen du.

3.- Segurako Udalak uste du Euskal Herriak bizi duen egoeraren aurrean atzokoak bezelako erabaki judizialek eta erabaki horiek gauzatzeko erabili diren moduek ez diotela mesederik egiten herri honek bake eta normalizazio bidean murgiltzeko duen egarriari.

Seguran, 2007ko urriaren 5an

Segurako Udala

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.