Edukira joan

Goierriko Hitza

Segura
2008ko abuztuak 29, Ostirala

2007-10-05 | 14:52:08

Erreakzioak

Segurako atxiloketen aurrean, hainbat eragile politiko eta sindikalek euren balorazioak egin dituzte.

Batasuna

Pernando Barrena mahaikideak «mendeku operazioa» izan dela salatu zuen, «ezker abertzaleak ez duelako burua makurtu». Bere hitzetan, «Euskal Herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakiko du, Madrilek mila euskaldun atxilotu ala ez».

EAJ

Iņigo Urkullu EBBko bozemailearen arabera, Garzon epaileak «atzera bueltarik ez duen operazioak egiten ditu». Honen aurrean, atxiloketak «zuzenbidean oinarrituta» egotea espero duela adierazi du.

EA

Begoņa Errazti EAko presidentearen hitzetan, operazio honen atzean «euskal gizartea zatitzeko helburu argia» dago. Atxiloketak «guztiz gaitzetsi» eta sistema judiziala «bake prozesua eta normalizaziora iristeko nahiaren aurka» erabili dela salatu zuen.

Aralar

Aralarren ustez, «sentsibilitate politiko baten zuzendaritza atxilotzea ikaragarrikeria judizial eta politikoa da» eta Espainiako Auzitegi Nazionala indargabetzeko eskatu du.

Ezker Batua

Atzoko atxiloketak PSOEren «hauteskunde helburuekin» lotu ditu EBk. Javier Madrazoren arabera, «Espainiako Auzitegi Nazionalaren hariak Moncloatik mugitzen dira».

Mikel Korta (18/98) auzian inputatua:

"PPko Gobernuak bultzatutako makrosumarioen dinamika jarraituz, Garzón epaile moldakorraren ezinbesteko laguntzarekin Rodriguez Zapateroren Gobernuak ezker abertzalearen aurkako mendeku estrategia areagotu du Mahai Nazionaleko kideen atxiloketekin. Beste behin, gerra estrategia honen baitan, euskaldunon eskubide zibil eta politikoak urratu dituzte".

 

 

Jasotako erantzunak:

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.