
2007-10-05 | 09:44:47
Mobilizazioak deitu dituzte atxiloketen kontra
Bart gaueko polizia operazioa salatzeko, ezker abertzaleak mobilizazioak deitu ditu gaur iluntzerako. Arratsaldeko 19:00etan manifestazioa egingo dute Beasainen, eta 20:00etan Seguran. Bestetik, atxilotuen artean dagoen Iban Berasategi segurarraren lankideek babesa adierazteko ordu laurdeneko kontzentrazioa egingo dute, 14:00etatik 14:15era, Idiazabalgo Ampo enpresaren sarreran. Kooperatiba horretako Kontseilu Sozialak ohar batean jakinarazi duenez, "egoera honek dirauen bitartean bere giza eskubideak errespetatuak izan daitezela" eskatu du publikoki.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.