Edukira joan

Goierriko Hitza

Segura
2008ko urriak 11, Larunbata

2007-10-05 | 09:40:52

Hiru goierritar daude atxilotuen artean

Bart gaueko polizia operazioan atxilotutako 22 lagunen artean hiru goierritar daude: Xabier Albisu, Iban Berasategi eta Egoitz Apaolaza segurarrak. Beste atxilotuen artean Batasuneko kide ezagunak daude: Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Ibon Arbulu, Patxi Urrutia, Jon Garai, Imanol Iparragirre, Anjel Mari Elkano eta Jean-Claude Aguerre. Goizean zehar Polizia atxilotuen etxeak miatzen aritu da Seguran ere. Gutxienez 12 lagun Espainiako Poliziak Donostian duen komisariara eraman dituzte.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.