
2007-10-05 | 00:07:46
23 lagun atxilotu dituzte Seguran, tartean Batasunaren Mahai Nazionaleko kideak
Miaketak egiten ari da Espainiako Polizia hiru atxilotu segurarren etxeetan
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz, Polizia Nazionalak 23 pertsona atxilotu ditu atzo gauean Seguran, orain arte uste zen kopurua baino bat gehiago, tartean Batasunaren Mahai Nazionaleko kideak. Aurreneko atxiloketa Olaberriko Carrefour saltokiaren parean izan zen; Joseba Permach eta Joan Joxe Petrikorena zihoazen autoa geldiarazi eta biak atxilotu zituzten poliziek. Aldi berean, gaueko 21:30ak aldean, Segurako bi sarrera-irteerak itxi egin zituzten, errepide kontrolak jarriz. 01:30 aldera utzi du Poliziak Segura, bizilagunen "alde hemendik" eta "utzi bakean" oihuen artean. Goizean, ordea, hiru atxilotu segurarren etxebizitzak miatzeari ekin dio.
Guztira, 23 lagun atxilotu dituzte Segurako polizi-operazioan. Tartean, Permach eta Petrikorenarekin batera, Rufi Etxeberria eta Juan Kruz Aldasoro izan litezke beste atxilotuetako batzuk. Hiru segurar ere badaude atxilotuen artean.
Atxilotuak Donostiara eraman dituzte, Espainiako Poliziaren komisaldegira. Hurrengo orduetan Madrilera eramatekotan dira.
’El Pais’ egunkariaren arabera, orain arteko Mahai Nazionalaren eta berriaren artean kargu aldaketa egiteko zen bilkura, baina gezurtatu egin dute gertaera hori Batasuna inguruko iturriek, Euskadi Irratiak aipatu duenez.
Garzonek 35/2002 auzia zuzentzen du Batasunaren kontra, ETArekin lotura duela argudiatuta. Duela bost urte ebatzi zuen Batasunaren ekinbidearen etena. Orain esan duenez, «legez kanpoko aktibitateak» egiten ari ziren alderdi abertzaleko buruzagiak. Hari jarraiki, ekinbidea etenda izaki, atzo buruzagitzak eginiko bilkurak «legea urratu» egiten du.
Gauean Poliziak Segura osoa itxita izan du, eta hango bizilagunek soilik sartu ahal izan dira herrigunera, sarreretako kontroletan identifikatu ondoren. Atzo arratsaldean errepide-kontrol ugari egon ziren inguru hartan. Euskadi Irratiak Marixabel Telleria Segurako alkatearekin hitz egin du eta hark kontatu du gauerdian Kultur Etxeko miaketan lekuko izateko deitu ziotela, batzarra han egin baitzuten. Antza denez, eskuz idatzitako oharrak zituen paper bat eraman dute bilera gelatik eta telefono zenbakiak zituen beste paper bat tabernatik.
01:30 aldera utzi du Poliziak Segura, bizilagunen "Alde Hemendik" eta "Utzi bakean" oihuen artean.
irakurle bat | 2007-10-09
Beti pertsona (esan badaiteke) honen iritzi, irain eta antzerakoak irakurtzeaz nazkaturik nago. Gainera akatsez beteriko mezuak dira, askotan ulertezinak. Bestalde HITZAri, oso ondo iruitzen zait mezu batzu kentzea, baina Oianguko arazoari buruz kendu dituzuen iritzi batzu baino okerragoak idazten dituzte (adibidez, eneerenak normalean eta beste batzu) eta ez dituzue denak neurri berean kentzen. esterik gabe, animo arrazoirik gabe atxilotutako guztiei!!!!! Zoritxarrez asko daude Euskal Herrian, eta asko izango dira aurrerantxean ikusitakoak ikusita. ANIMO,...ta segi aurrera!!!!! .
enee | 2007-10-09
beldurkilik nago, jajajajajajajaja, gaizua.
ni | 2007-10-07
Denborak jartzen du bakoitza bere lekuan, zu ere ordizi inguru hontan, jarriko zaitu denborak dagokizun tokian,
alkelepikatxu... | 2007-10-06
Ta enee ANORMALAAAAAAAAAA!!!
alkelepikatxu... | 2007-10-06
el que rie el ultimo... gartzelakoak itzuliko dituk...
alkelepika | 2007-10-06
ajoskome !!!!! jajajajajajaja...... a la puta carcel ... MAFIOSOS !!!!!
2007-10-05
ta enee ANORMALAAAA
enee | 2007-10-05
NORMALAAAA !!!
2007-10-05
Eta Arnaldori!!
2007-10-05
Bai, animo. Goraintziak de Juanari.
Aurrera! | 2007-10-05
Animo Segurako herria eta atxilotu guztiak!
Poliziak gaur, Seguran
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.