
2007-07-06 | 21:05:09
Politika
'El Mundo' egunkaria zigortu dute segurar bati buruz publikatutako informazioagatik
Segurar baten "ohore eskubidea urratzeagatik" informazioa zuzentzera eta kalte-ordaina ematera behartu dute egunkaria
Rafael Berasategi segurarraren ohore eskubidea urratzeagatik zigortu dute 'El Mundo'. Egunkariak 15.000 euro ordaindu beharko dizkio Berasategiri, eta epaiaren sententzia bere egunkariaren edizio guztietan eta webgunean publikatu beharko du. Sententziaren inguruko aipamena egunkariaren azalean ere sartu beharko du.
2002ko urriaren 24an El Mundo-ren EAEko edizioan publikatutakoagatik jarri diote zigorra egunkariari. Rafael Berasategiri ETAko kidea izatea leporatu zion egunkariak egun hartan ateratako albistean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.