Edukira joan

Goierriko Hitza

Segura
2008ko abenduak 5, Ostirala

2007-03-29 | 12:38:38

Segurako Guraso Elkarteak kezka agertu du

Adierazpena atera du atxilotuari eta familiakoei elkartasuna adieraziz

Segurako Guraso Elkarteak bere kezka agertu du elkartekidea den Julen Larraņagaren atxiloketaren aurrean eta adierazpena kaleratu dute atxilotuak inkomunikazio egoeran jasan dezakeen tratuaz kezkatuta. Elkartasuna ere adierazi diote familiari. Bestalde, gaur arratsaldeko lauretan Segurako udaletxean ezhohiko bilkura egn asmoa dutela jakinarazi dute, gaiaren inguruan eztabaidatzeko.

 

 

Jasotako erantzunak:

9

Puff | 2007-03-30

Non da kasu honetan tortura? Atxilotu zerikusirik ez duela baieztatu eta askatu egin dute, nun daude ubeldura eta karaitzak?

8

Pena | 2007-03-30

Zure esaldia da: "Poliziek ez al dute errugabetasun presuntziorik ala? Beti berdin, atxilotzen duten zintzoa dugu eta poliziak berriz gaizkileak". Nik uste kasu honetan argi gelditu dela zein den "zintzoa".

7

Braulio | 2007-03-30

\\\"Atxilotu dituzte, galderak egingo dizkiote eta epaituko dituzte epaitu behar badituzte, edo bestela kalera\\\"

6

Pena | 2007-03-30

Lehen pena ematen bazenidaten, orain parregura. Larraņaga aske utzi dute, "ETArekin zerikusirik ez duelako". Orain zer esan behar duzue? Gizon honen izen ona alperrik eta debalde zikindu dute, telebistan eta medio guztietan aterata. Zer pentsatzen duzue orain "errugabetasun printzipioaz"?

5

2007-03-30

Poliziak beti polizi, hemen eta Pernanbukon. Ez diet nik behintzat sinesgarritasun haundirik ematen.

4

pufff | 2007-03-30

Poliziek ez al dute errugabetasun presuntziorik ala? Beti berdin, atxilotzen duten zintzoa dugu eta poliziak berriz gaizkileak. Nik dakidala atxilotzen dituztenak eta epaiketa ondoren kartzelara doazenak zehozer egin oi izan dute, Beste gauza bat da presoen dispertsioarena etabar, bainan gaizki jokatzen duenak eta ETAk beti jokatzen du gaizki, zulora.

3

2007-03-29

Ez da arritzekoa kezka agertzea, milaka aldiz ikusi den bezela inkomunikazioa eta tortura erabat loturik doaz, eta hor bai ez dela errugabetasun presuntzirik eta epaitu egingo dute bai, baina justiziarik gabeko estatu honetan muntaiak eguneroko ogi dira.

2

Pena | 2007-03-29

Braulio, benetan, pena ematen duzu. Errugabetasun presuntzio guztien gainetik, zuk epaitu duzu dagoeneko. Eta dena muntaia polizial bat bada, ez al diozu orduan ere elkartasunik adieraziko? Ah, portzierto, ikusi goiko salaketa nork egiten duen. Guraso Elkarte batek egiten du (horiek ere "betiko txotxoloak" al dira zure ustez?). Ala hi, jun ai haizea hartzea!

1

Braulio | 2007-03-29

Nik flipatzen det, zer eztabaidatu behar da gai honi buruz? Atxilotu dituzte, galderak egingo dizkiote eta epaituko dituzte epaitu behar badituzte, edo bestela kalera. Eske ia gai honekin nazkatuta nago, sekulako iskanbila sortzen da atxiloketa eoten denean. Beti ateratzen dira betiko txotxoloak gainera torturatuko dituztela esanez. Ba nik ez diot adierazten inungo elkartsunik tipo honi, ETArekin kolaborazioa demostratzen bada, al trullo ta listo! aski da ia, aski da!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.