Edukira joan

Goierriko Hitza

Segura
2008ko urriak 12, Igandea

Azken ordukoak

2007-07-06 | 21:05:09

'El Mundo' egunkaria zigortu dute segurar bati buruz publikatutako informazioagatik

Segurar baten "ohore eskubidea urratzeagatik" informazioa zuzentzera eta kalte-ordaina ematera behartu dute egunkaria

Rafael Berasategi segurarraren ohore eskubidea urratzeagatik zigortu dute 'El Mundo'. Egunkariak 15.000 euro ordaindu beharko dizkio Berasategiri, eta epaiaren sententzia bere egunkariaren edizio guztietan eta webgunean publikatu beharko du. Sententziaren inguruko aipamena egunkariaren azalean ere sartu beharko du.

Ez du erantzunik

2007-03-29 | 12:35:23

Madrila eraman dituzte Seguran eta Idiazabalen atxilotutako bi lagunak

Operazio berean atzemandako zortzi lagunak inkomunikatuta daude; tartean dago Julen Larrañaga ordiziarra

Seguran bizi den Julen Larrañaga ordiziarra atxilotu zuen Guardia Zibilak atzo iluntzean Seguran, ustez ETArekin harremana duelakoan. Polizia operazio berean, beste zazpi lagun ere atxilotu zituzten atzo, hauetako bat Idiazabalen. Gaur berriz, zortzi atxilotuak Madrila eraman dituzte.

Ez du erantzunik

Hego eta iparraldeko haurrak elkartu dira Seguran

2007-03-16 | 17:40:01

Hego eta iparraldeko haurrak elkartu dira Seguran

Iparra-Hegoa jaialdia asteburuari begira jarri da, gaurko ekitaldiekin

Haurrak izan dira gaurkoan protagonista, Segurako Iparra-Hegoa jaialdian. Miarritzetik (Lapurdi) eta Oztibarretik (Behe Nafarroa) etorritako gaztetxoak Segurakoekin elkartu dira goizean. Harrera ekitaldiaren ondoren, Segura Irratian saio berezia egin dute bi herri hauetako umeekin. Ondoren, Ardixarra etxea ikusi eta denek elkarrekin bazkaldu dute. Arratsaldean, ikuskizunak eta jokoak izan dituzte.

Ez du erantzunik

2007-01-19 | 17:56:03

Mari Karmen Elorza irrati esataria hil da

Bihar, 19:00etan, izango da hileta elizkizuna Segurako Andre Maria Jasokundearen elizan

Gaixotasun baten ondorioz gaur hil da Mari Karmen Elorza irrati esatari segurarra. 1977an sartu zen Segura Irratiko lan taldean, On Zesareo zuzendari zenean. Ume umetatik ezagutzen zuen, ordea, irrati mundua eta aurretik ere ibilia zen jardun horretan. «Guk bizi guztia hemen sartuta egin dugu. lau bost urte nituela errosarioa errezatzen aritzen nintzen», halaxe kontatu zuen iazko apirilean Mari Karmen Elorza berak Goierritarra hamabostekarian.

Ez du erantzunik

2006-05-08 | 12:52:57

Julen Gonzalezek irabazi du Segurako txirrindu proba

Bigarren izan zen Asier Penabad eta Unai Iparragirre hirugarren

Gazte mailako 66 txirrindularik parte hartu zuten eta horietatik 37 iritsi ziren helmugara

Ez du erantzunik

2006-05-05 | 11:31:54

Ehun bat txirrindulari biltzea espero dute igandeko proban

XXXII. Gurutze Deunaren lasterketa jokatuko da Seguran

Gazte mailako kirolariek parte hartu dute eta arratsaldeko lauretan hasiko da Seguran

Ez du erantzunik

Samuel Sanchez izan da azkarrena Segurako helmugan

2006-04-04 | 18:29:12

Samuel Sanchez izan da azkarrena Segurako helmugan

Euskaltelekoa Sprintean gailendu zaio Alberto Corredorri

Euskaltel-Euskadi taldeko Samuel Sanchezek irabazi du Seguran amaitzen zen etapa. Sprintean nagusitu zaio Alberto Corredorri. Gaurko garaipenarekin, mailot horia eta sailkapen nagusiko lidertza ere lortu ditu Sanchezek.

Ez du erantzunik

Biarritz Balet Juniorrek lilura eragin du Seguran

2006-03-04 | 20:47:00

Biarritz Balet Juniorrek lilura eragin du Seguran

Herriaren 750.urtemugan ikuskizuna eskaini dute frontoian

Frontoia jendez bete da Seguran Biarritz Balet Juniorra ikusteko. Hamabi dantzariz osatutako balet taldeak ikusleak liluratu ditu.

Ez du erantzunik

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.